ONCEren kupoiak 175.000 euro laga ditu Elgoibarren

elgoibarren.net 2009ko ots. 6a, 13:50

{vimeo}3106062{/vimeo}
ONCEren kupoiak 175.000 euro laga zituen atzo, Santa Ageda Egunean, Elgoibarren. Kasu honetan zortea Mayte Prieto Lete saltzailearen eskutik heldu da. Pozez kabitu ezinda aurkitu dugu kupoiak saltzen dituen bere ohiko tokian, Plaza Handian, herritarren zorionak jaso eta jaso, kupoi mordoa saltzen zituen bitartean.

Mayte Prieto bere ohiko saltokian.

 Zorteak denbora gutxi behar izan du Mayte Prieto saltzaileari, eta bide batez bere bezeroei, irribarre egiteko. Duela gutxi hasi zen ONCEko produktuak saltzen, 2008ko azaroan, hain zuzen ere, eta dagoeneko eman du lehen sari potoloa. Kupoi sarituaren, 48.991 zenbakiaren, bost ale saldu ditu; alegia, 35.000 euroko bost sari.

 ONCE fundazioko Eibarko arduradunek jakinarazi dutenez, ONCE izugarrizko sariak ari da uzten azken egunetan Euskadin. Izan ere duela astebete Kuponazoak 14 milioi euro laga zituen Ugao-Miraballesen. Elgoibarren, berriz, urteak zirela sari potolo bat tokatzen ez zela adierazi dute. “ONCEko kideen partez zorionik beroena saria lortu dutenei, baita gipuzkoarrei ere euren laguntasunagatik, euren esfortzua ezinbestekoa baita ONCEk egiten duen lan soziala garatu ahal izateko”. Gipuzkoan, gaur egun, 245 saltzaile eta 1.025 pertsona ditu ONCEk afiliatuta.

1706640543744 ONCEren kupoiak 175.000 euro laga ditu Elgoibarren

 Eguneroko Kupoiak 1,5 euroren truke bost zifrei 35.000 euroko 50 sari lortzeko aukera ematen du; 500 euroko 50 sari ere sariduna suertatu den zenbakiaren aurrekoari, eta beste hainbeste hurrengo zenbakiari ere. Gainontzeko sariak modu honetan banatzen dira: lau azken zifrei 200 euroko 450 sari; azken hiru zifrei 20 euro; azken bi zifrei 6 euro; eta jokatutako 1,5 euro milako hamarkadari eta unitateari.