2010 urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketarako oharra

elgoibarren.net 2009ko ots. 10a, 14:48

Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin laguntzaz 2010 urteko egutegia osatuko duten argazki lehiaketa antolatzeko asmoa du 2009ko udazkenean. Hortaz, “garaiz gabiltza edozein une gogoangarri gure kamerarekin islatzeko” ohartarazi dute.


 Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte lehiaketa horretan parte hartzera. “Gaia Elgoibar denez, herriko jaiak, txoko esanguratsuak eta gure herriak dituen beste hainbat xehetasun aprobetxatzeko aukerari ezin hobea deritzogu, horregatik, kamera hartu eta ‘klik’ egitera animatzen zaituztegu”.

 Edozein zaletuk parte har dezake lehiaketa honetan eta iaz bezala, aurten ere, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu parte hartzaile bakoitzak.