SARRERA: Gazte! animatu, ikertu eta kontatu! Go!azen

Aitor Ibabe 2009ko ots. 11a, 12:54

Nota hobetu beharra moduren baten? Ikasgaia justuan suspenditu eta lan batekin gainditzeko nahia eskaini nahi diozu irakasleari? Gelan ikasitakoak ez zaitu asetzen, eta gehiago eskatu nahi diozu zure buruari? Bidaiatu nahi duzu eta era berean jende berria ezagutu nahi? Ikasleak moduren batean motibatu nahi dituzu oso teorikoa den zure ikasgaiari buelta bat emateko? Zer egin ikasleek egiten dituzten borondatezko eta derrigorrezko lan askorekin? Zure semeak denbora soberan du eta zerbaitekin motibatu nahi duzu ikasketari begira?

 Hauetako galdera bat egiten duzun ikaslea, irakaslea edo ikasle baten guraso bazara, eta batik bat ziklotan, DBH-n edo Batxilergotan bazaudete ikasten edo lanean, ondoren azaltzen dira Espainiako estatu mailan eta Euskal Herri mailan dauden txapelketak batik bat zientziak eta teknologiarekin erlazionatuta. Begiratu itzazu, agian hauetako bat zuretzako aproposa izan daiteke. Informatu zaitez.

 Era berean galderak badituzu txapelketei buruz, zeri buruz egin lan bat txapelketa konkretu baten parte hartzeko, ez badakizu nola bideratu aukeratutakoa edo ikertzea zer denik ere ez baduzu somatzen, galdetu lasai eta erantzun edo bideratuko zaizu. Baita ere, harira datorren beste txapelketaren bat ezagutzen baduzu, azaldu eta konprobatu ondoren, publikatu egingo da.
 
 Anima zaitezte, ikertzea ez da horren zaila, egunero nahi gabe ikertzen gaude. Gazteak zarete eta ez zarete erraz asetzen. Honek asko lagunduko dizue ikertzen. Jakin nahia oraintxe duzue puri purian. Frogatu eta kontatuko didazu. Euskal Herriak ikertzaileak behar ditu; zergatik ez zara zu horietako bat izango?

 Txapelketa batzuetan parte hartzeko epea pasatu da eta beste batzuetan parte hartzeko garaiz zaudete oraindik. Pasa diren txapelketetan parte hartzeko, akordatu zein datatan izan diren hurrengorako. Halere, aurrerago argitaratuko ditugu hemen data zehatzak.

 Blog hau betetzen eta hobetzen joango gara txapelketa gehiagorekin pixkanaka.  
Edozein zalantza, galdera edo komentario baduzu, idatzi: txapelketak@gmail.com