Txapelketa honetan, lurrerako egokiak diren espazioan dauden teknologiei buruz lan egin behar da. Adibidez, GPS bat espazioan dagoen satelite baten bitartez dabil eta era berean oso egokia da bideak jakiteko, arraiak itsasoan non dauden lokalizatzeko, etabar. Kasu honetan, GPSa izango litzateke gure lanean erabili behar dugun teknologia.
Nire ikasleek lau lan aurkeztu dituzte: 2 lan DBH-ko komikien arloan, lan bat DBH-ko ipuinen arloan eta beste lan bat batxilergoko ipuinen arloan. Txapelketako antolatzaileek oso sistema egokia dute beraien web orria erabiliz lanak bidaltzeko. Txapelketak itxura polita du. Lehen aldia da parte hartzen duguna.
Dagoeneko esan dute zeintzuk izan diren 8 lan hoberenak. Gure ikasle baten narrazioa, Iñigo Telleriarena, 30 lan hoberenen artean aukeratu zuten, baina ez azken 8retan.