Gaur egungo kontzertuen prezioek ez dute erraztasun handirik ematen, baina guk ere ahaleginak egin behar izaten genituen. Izan liteke, musikarietan ez egotea errelebo sinesgarririk gaur eguneko gazteen asegarri, egia esan, azkenaldian egokitu zaizkigun talde gazte gehienei, pijo kiratsa zerien, ez dugu haiekin nabaritu iraultza edo errebeldiaren beldur edo, (gureak egin dink, hauek bidaliko gaitiztenk) amenazurik. Halere, gazteak belarrietatik kableak zintzilik dituztela ikusten ditugu eta, ez dut uste meza edo irakaslearen lezioa entzungo dutenik.
Izango da igoal, denak lehen bezala jarraitzen duela eta ni ez naizela konturatzen, ez naizela gai 20 urtekoak nire kintakoetatik bereizteko. Nahiago nuke, baina ezezkoan nago. Izan liteke dena gustu kontua, norbere gustuak gero eta zaharragoenak izaki, gazteak beste zirkuito batzutan ibiltzea. Baina orduan, nekez uler genezake Elgoibarko Gaztetxean azken urteetan kontzertuei dagokienez dagoen lehorte erabatekoa. Edo gazteak ez dira euren gustuko kontzertuak antolatzeko gauza?
Beharbada, konbo gisa ezagutzen dugunak, bateria, baxu eta kitarra elektrikoak osatu hirukoteak, eman ditu eman beharrekoak eta Jazzaldian bezala, festibal tematikoetara kondenatua dago eta horren adierazgarri, musika eskola ofizialetan ematen hasiak direla, bai eta uniformea jantzita, ikasleak taldeka lehiatzen ere. Pentsa liteke, kontserbatorioko ikasleek ez diotela kitarrari Donostiako Buenavistakoek ohi duten bezala eutsiko, eta horixe bere hutsalean, guk estimatzen duguna. Jarrera.
Diotenez, gaurko umeek, esnea tetrabrik poteetatik datorrela uste dute. Beharbada, gazteek, belarriko kableetatik entzuten dutena, telebistatik, internetetik edo prefabrikatutako modeloetatik datorrela usteko dute, in situ ikusteko gogorik ere ez izateraino. Kontua da, gero eta zaharragoen artean zaharrago, ez ote nituzkeen buruhauste batzuk gutxiago izango gaztez inguratua banenbil. Ea gaur gauean, berireki duten Kafe Antzokian zalantzok argitzen ditudan.