Japonia-Euskal Herria konexioa
Napoka Iriakoek joan zen udazkenean itzuli zieten bisita japoniarrei, Azaroaren 28tik abenduaren 8ra bitartean sei kontzertu eskaini zituzten Ekialdeko Asiako herrialde urrunean (*BIDEOA: Napoka Iriak 2008an Japonian egin duen biraren bideoa). Bertan egin zuten egonaldian eta kontzertuetan Tayuta taldearen babesa eta laguntza jaso zuten euskaldunek, eta ordainetan, beraiek dira orain Euskal Herrira etorri direnak. Napoka Iria eta beste talde euskaldun batzuekin batera kontzertuak eskainiko dituzte hainbat lekutan, horietako bat, azkena, Elgoibarren.
•Bakea eta natura
- Tayutaren webgunea
- Entzun Tayuta Myspacen
Tayutaren kontzertuak Euskal Herrian:
- Otsailak 7: Beasaingo Gaztetxean Kokein eta Layo Raser taldeekin batera
- Otsailak 8: Irungo Orkatzen
- Otsailak 12: Donostiako Le Bukowskin Napoka Iriarekin batera
- Otsailak 13: Elorriko Ateneon Transalpinekin batera
- Otsailak 14: Eskoriatzako Inkernun Napoka Iriarekin batera
- Otsailak 15: Elgoibarren Napoka Iriarekin batera