•Urdaiazpikoa mozteko labana erabili zuen
Aurpegia estalita baina egun argiz sartu ziren lapurrak txinatarren dendara. Urdaiazpikoa mozteko labana batekin dendaria mehatxatu eta aulki batera lotu zuten, ahoa zinta itsaskor batekin estaliz. Ondoren, ordenagailu eramangarri bat eta 120 € ostu zituzten kutxa erregistratzailetik eta alde egin zuten, lotuta zegoen dendaria bertan laga zutelarik, eta baita berau mehatxatzeko erabili zuten labana ere.
Handik hilabete batzuetara, ekainaren 1ean, zehazki, atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko bi lapurretako bat, E.O.R. 18 urteko gizonezkoa, hain zuzen ere. Ustezko lapurraren etxebizitza miatzeko agindua eman zuen Eibarko Epaitegiko epaileak eta jatorri susmagarria zuten hainbat objektu topatu zituzten bertan, besteak beste, Mutrikun eginiko beste lapurreta batekoak izan zitezkeen objektu susmagarriak. Arrasto horietaz baliatuz beste susmagarria ere atxilotu zuen Ertzaintzak.
•Zigorra onartu dute lapurrek
Epaitu dituzte bi lapurrak eta zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diete. Bi auzipetuak fiskalak eginiko eskaerarekin ados agertu dira. Gainera, epaiketa berean, beste urtebeteko zigorra ezarri zioten atxilotuetako bati, Mutrikuko portuan beste lagun batekin batera egindako lapurreta batean parte hartu zuela frogatu baitzuten. Gaizkideak salatu zuen poliziari guztia aitortu eta gero.
∞Lotura duten albisteak:
- Atxilotu dute txinatarren dendan lapurtu zuen ustezko lapurra (2007-06-06 elgoibarren.net)
- Lapurreta egin dute txinatarren arropa dendan (2007-03-29 elgoiBARREN.net)