San Viator

Aitor Ibabe 2009ko ots. 12a, 23:10

  • XV “San Viator” saria
  • Gaia: Zientzia eta Humanitateetan ikerkuntza.
  • Nori zuzendua: DBH-ko kurtso guztiak, Erdi mailako ziklotakoak eta batxilergokoak.
  • Aurkezteko epea: 2009ko ekainaren 15.
  • Lan taldea: Taldeak nahi adina ikaslerekin osatuko dira baina beti irakasle edo tutore baten laguntzarekin.
  • Kategoriak: Bi kategoria egongo dira: bat DBH-ko lehen hiru kurtsoak, eta bestea Erdi mailako ziklotakoak, DBHko azken kurtsoa eta batxilergoko ikasleak.
  • Modalitateak: ZIENTZIAK (Ikasgaiak: Natur zientziak, Fisika, Kimika, Matematikak, Teknologia, Informatika eta Gorputz hezkuntza) eta HUMANITATEAK (Ikasgaiak: Gizarte-zientziak, Filosofia, Erlijioa, Artea, Lengoaia, Literatura, Ekonomia, Musika eta Hizkuntzak).
  • Sariak: Dirua, bi astetako egonaldiak CSIC-eko institutuan ikertzen, liburuak, ordenagailuak, GPS-ak.
  • Informazio gehiago: www.infonegocio.com/csanvima/premio/

 Sari honen helburua, ikasleen ikerkuntzarako espiritua eta sormena suspertzea da. Era berean irakasleei aukera bat ematen zaie beraien gelako lanari zentzu praktiko eta esperimental bat emateko.

 Urte guztian egon daiteke txapelketa honetarako prestatzen eta kurtsoaren bukaeran gelako lanik hoberenak aurkeztu daitezke. Lanak Madrilera bidaltzen dira eta saritua izanez gero bertara joan beha da beti urrian ospatzen duten sari banaketara.

 Guk urtero parte hartu izan dugu bi sari jasoz. Behin ohorezko aipamen bat lortu genuen “Hirugarren mundurako egokia den eguzki sukalde” batekin, eta aurreko urtean bigarrenak geratu ginen gazteen mailan “Gorrentzako ikus-ohartarazle” batekin. 

 

Ikus hemen: Aitor Ibaberen testu guztiak