•Erabiltzaile kopurua gora
Mendaroko Ospitaleak beste pauso bat eman du bere handitze eta berritze lanetan. Osakidetzak 612.000 euroko inbertsioa egin du Eguneko Ospitalizazio zerbitzua hobetzeko helburuarekin, izan ere, azken urteotan nabarmen egin dute gora mota honetako tratamenduek, eta urtean, 3.500 gaixo inguru hartzen ditu Eguneko Ospitalizazio guneak.
Mendaroko Ospitaleko erabiltzaile kopurua hazi egin da azken urteotan. 2008an, esate baterako, 145.000 kontsulta egin ziren bertan; aurreko urtean baino %18 gehiago. Larrialdi kasuak, bestalde, 30.000 izan ziren iaz; 2007an baino %26 gehiago, 5.650 ebakuntza egin ziren, aurreko urtean baino %17 gehiago, eta 600 emakumek erditu zuten Mendaron, 2007an baino %13 gehiagok.
•Etorkizunerako asmoak
Mendaroko Ospitalak handitzen jarraitzeko asmoa dauka. Datotozen hilabeteetan, kontsultetarako beste gune bat eraikiko dute, eta ospitalizaziorako 24-30 ohe gehiago jarriko dituzte bertan. 1,5 milioi euroko inbertsioa egingo du osakidetzak.
∞Lotura duten albisteak:
- Larrialditarako zerbitzua handituko dute Mendaroko Ospitalean (2008-10-23 elgoiBARREN.net)
- Etxeko ospitalizazioko zerbitzua maiatzetik aurrera martxan (2008-03-04 elgoiBARREN.net)
- Operatu ahal izateko 48,9 egun itxaron behar dira, batez beste, Mendaroko Ospitalean (2007-11-21 elgoiBARREN.net)
- Ospitaleratzeak gora Mendaroko Ospitalean; iaz baino 1.200 gehiago
(2007-04-16 elgoiBARREN.net)