Komedia eroa eta bizia
Galder Perezek idatzi eta zuzendutako lana da Kanpaiak jo bitartean. Alde batean Emakume gazte bat (Libe Aranburu), eta bestaldean, gizon gazte bat (Ugaitz Alegria). Neska amatasunaren deia jaso berri, medikuaren kontsultara doa intseminazio artifiziala praktikatzera. Mutila, semen emailea, hilero bezala bere dosia entregatzera doa. Ustekabeko kointzidentziak ezagutu berri den bikotea etengabeko gaizki ulertzean nahastuko du, egoera barregarri bezain zalapartatsuetara bidaia egiteko.
Elkar ezagutu behar ez zuten, eta behar baino gehiago ezagutuko diren pertsonen arteko komedia eroa eta bizia da antzezlana. Kanpaiak jotzen duenean hainbeste dira gerta daitezkeen ezustekoak…