ProiektEIBAR

Aitor Ibabe 2009ko ots. 15a, 22:45

ProiektEIBAR, II TEKNOLOGIA-PROIEKTUEN LEHIAKETA

  • Gaia: Teknologia-proiektuen arloa lantzea.
  • Nori zuzendua: Batxilergo eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendua.
  • Aurkezteko epea: 2009ko Otsailaren 28a.
  • Lan taldea: Taldeak nahi adina ikaslerekin osatuko dira baina beti irakasle edo tutore baten laguntzarekin.
  • Kategoriak: Bi kategoria egongo dira, Batxilergoa eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.
  • Modalitateak: Elektrizitatea, Elektronika, Mekanika, Pneumatika, Automatismoak, Informatika, Telekomunikazioak, etab.
  • Sariak: Kategoria bakoitzerako lau sari dirutan eta gehien sartzen den ikastetxearentzat eskuko ordenagailu bat. Sariak martxoaren 7an banatu dira.
  • Lehiaketa-oinarriak: www.euiti-eibar.ehu.es

Eibarko IITUE (UPV-EHU) Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak antolatua.

Proiektuak Batxilergo edo Goi Mailako Heziketa Zikloetako arlo zientifiko-teknologikoen barruan egon behar dira (Elektrizitatea, Elektronika, Mekanika, Pneumatika, Automatismoak, Informatika, Telekomunikazioa, etab). Proiektuak arlo bat baino gehiago landu lezake.

Lanak epea baino lehen bidali behar dira eta gero epaimahai batek epaituko ditu. Ondoren, martxoaren 7an jendearen aurrean izango dira lanak ikusgai eta bakoitzak berea azaldu beharko du ala eskatuz gero.

Gure eskolak bi proiektu aurkeztu ditu:

1706640512108 ProiektEIBAR

 
a)Bailara jasangarria: Argazkian ikusi daiteken maketan, bailara perfektu bat simulatzen da, hau da, energia berriztagarriekin irauten duen ingurune bat. Bertan istripu kimikoak ere kontrolatuta daude.
 

1706640512142 ProiektEIBAR

 
b)Leherketa artoa erabili enbalatzeko poliestireno hedatuaren  ordez: Guk proposatzen duguna zera da, poliestirenoa, kutsakorra eta denbora luzean degradatzen dena, artoarengatik, guztiz naturala eta azkar degradatzen dena, ordezkatzea.
 
 
 

TXAPELKETA HONEN EMAITZA (2009):

Gure eskolak bi sari lortu ditu. Batxilergo mailan, lehen saria lortu du; eta goi mailako zikloen mailan (PCPI-koen laguntzaz elektrizitate arloan) hirugarren saria. Bietan, baina batik bat batxilergo mailan, oso lan eta aurkezpen txukunak izan dira. Mundu guztia txundituta utzi dugu. Batxilergokoek, material elektronikoa erosteko 600€ eta ziklotakoek 200€ lortu dituzte, eta baita ere diploma bana. Azpian, argazki batean, saria lortu duten batxilergo teknologikoko lehen mailako lau ikasleak; eta bestean ziklotakoak eta PCPI-koak beraien lanaren aurrean:

1706640512177 ProiektEIBAR

1706640512211 ProiektEIBAR