Alde batetik, irakurle/erabiltzaileak zenbat eta zein tipotakoak diren aztertuko dute, eta bestetik, elgoibartarrek komunikabideoi buruz duten iritzia jasoko da: zer den gehien gustatzen zaiena, zer gutxien, zer botatzen duten faltan, edo zein atal dagoen soberan, besteak beste. Irakurleen gustuko astekaria eta orainkaria egitea nahi du BARRENeko zuzendaritzak.
• Internet bidez
Internetez ere bete daiteke galdetegia elgoiBARREN.net orainkariaren bitartez. Egin klik beheko loturan edo azal orrian eskuineko zutabean dagoen moduloan eta bete galdetegia. (*Galdetegiko galderak erantzun ostean, eman Submit botoiari. Izartxo gorria duten eremuak derrigorrez bete beharrekoak dira)