Teknoskopioa

Aitor Ibabe 2009ko ots. 16a, 23:47

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearekin bat eginez, Teknoskopioa lehiaketa antolatzen du urtero Elhuyar Fundazioak.

Teknoskopioan, hamalau urtetik hemezortzira bitarteko neska-mutilek har dezakete parte. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta LHko ziklo ertaineko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat prestatutako ekimena da. Teknoskopioa lehiaketaren bidez, ikasleak motibatu nahi dira. Horretarako, gaurkotasun handia duen gai baten inguruko edukia prestatzen dute, haien ezagutza-mailara egokituta, eta zientzialari/asmatzaile/sortzaile-lanetan jartzen dituzte gazteak.

Pasa den azaroaren 10etik 16ra antolatu zuten azkenengo Zientzia eta Teknologiaren Astea, seigarrena, eta "Lehengaia: talentua eta Lur planeta" izan zen gaia.

Teknoskopioa lehiaketako partaideei proposatzen zaien erronka, azken urteetan behintzat, gaiari buruzko bloga sortzea da.

Gure ikastetxeak 3 aldiz heldu da finalera. Bertara hiru lan onenak heltzen dira eta hiruretan hirugarren geratu gera. 2009ko azarorako ez dakite zer proposatuko duten. Egon erne beraien web orria aztertuz urri aldera: www.zientzia.net/teknoskopioa.asp

Txapelketa polita da. Ikasleek gustura parte hartzen dute nahiz eta denbora gehiegi ez den egoten lana ganoraz burutzeko.