SasiBarkamena

Guteneo 2009ko ots. 17a, 00:00

Ez da aitzakixak ipintzen hasteko momentua, baina biharra sentitzen dot. Urtiari hasieria emateko, hilabetian behin behintzat blogian idatziko nabala esan naban, eta ez da hala izan. Barkamena beraz, nere letrak interesgarritzat jotzen ditxuan orori.

  Barkamen kontuak ahotan ditxugula, politxak izaten zian txikitan eh? Klasian burrukau zerala? Barkamena; Lagunakin haserrau zerala? Barkamena; garraxi ein dozula? Barkamena... gaur egun ere, askotan gauzak horrela konpondu arren, ondio be geixaotan gertatzen da haserre axolagabiek egunerokua itzaltzen dabela.

  Ez da erraza izaten, ez, ez da. Adore haundixa euki bihar da barkamena eskatzeko, baitxa gaizki egin dogun zerbaitxi bueltia emateko be. Nere lagun batek esan zian oin dala gutxi, “rectificar es de sabios, no?”. Nik baietz, baina “se predica con el ejemplo” esan nion. Barkamena beraz, tentuz erabili beharreko hitza dela ere azpimarratzekoa da.
  Barkamenak eman eta jaso ein bihar dia, ezin da uztaik jaso landatzen ez bada, hori argi. Nik beraz, domino lehen pieziari eman eta barkamena eskauko dot;

  Euskal Herritarra naiz, euskalzalea, euskara zale, kultura zale... argi dakat nere herrixa maitxe detela. Argi dakat, maitxasunetik datorrela konponbidia. Argi dakat konponbidia ez dala erreza, baina are argixao dakat, zaila danak satisfakzio handiaxagua emango digula, eta argi dakat baitxa be, gustuko aldapan, maldarik ez daguala! Beraz, barkatu, zugaitxik ahal nabana ein arren, nahikua izan ez dalako. Baina lasai, ez naiz nekauko, ez dot etxiko, ez naute ixilduko... barkatu oi ama Euskal Herri ttipi maitte.

  Hau hola, katia hasitxa, itxoitia besteik ez jata geratzen... edo? Itxoin? Pentsatu prisarik gabe eta ekin geratu gabe! Maitasuna, barkamena, ekimena... bidelagun ditxugula parte hartu biou herri plataformetan, kultur elkarte ezberdinetan, herriko erakundietan...! Herritxik herrixantzat izango dan Euskal Herri bat ein biou! Urte asko goiaz errekian norantza berian igeri eitxen, nekatzen, itxota... zergaitxik ez gera errekatik ateratzen eta itturburura juten?

1706640510779 SasiBarkamena

Pentsatzeko gonbitia eitxen dizuet, ideia berrixak emateko, betiko formulak aldauko ditxuana... Etorkizuna jokuan daukau, ez dou gure herrixa kutxa batian gorde bihar altxor bat izango bazan bezela, gozatu eta bizi ein biou gure herrixa, gure kulturia, gure hizkuntzia!

 Barkamen kontuak politxak izaten zian txikitan eh? Pos a predicar con el ejemplo eta rectificar sabixuena danez, eraikikou herrixa maitasunez!

 Jarriko gera bankuan ta eingou berba? Benga, berba einbiou ta... bestela? Nola eraikikou ba?