Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ez da oraindik inolako salaketarik jarri borrokaren ondorioz, eta hortaz, ezin dezakete gertatutakoaz argitasun gehiagorik eman.
Gazteek herri erdian, San Frantzisko kalean, hasi ziren borrokan zapatuan (otsailak 14) arratsaldeko 20:00ak inguruan. Dirudienez, gainera, gazteetako batzuk adin txikikoak ziren. Belaunean labankada jaso zuen gaztea ospitalera eraman zuten zauriak sendatzeko.
∞Lotura duten albisteak:
- 14 urteko herriko gazte bat jipoitu zuten zapatu gauean (2007-11-14 elgoiBARREN.net)