Partehartzaile bakoitzak proposamen bakarrarekin parte hartuko du eta balorazio sistema honakoa izango da:
- Txoko gustukoenaren proposamena eta zergaitia: 1 puntu.
- Txoko gustukoenaren proposamena, zergaitia eta argazkia: 2 puntu.
- Txoko gustukoena, zergaitia, argazkia eta zure blogean ekimenaren berri eta ongietorri.org blogera lotura: 3 puntu.
Otsailaren 28ra arte jasoko dituzte proposamenak eta martxoaren 2an jakinaraziko dute zein izan den irabazlea. Jasotako argazkiak Debabarraneko promozio turistikorako erabili ahal izango dira, beti ere autorearen izena jarrita.
- Informazio gehiago: ongietorri.org/bloga