San Pedro kaleko bizilagunek igobide berria daukate

elgoibarren.net 2009ko ots. 18a, 13:42

 
Azken ukituen faltan, San Pedro kalean egin duten igobide eta espaloi berria amaituta eta erabilgarri daude. Ibaiertzeko etxebizitzetara sarbidea errazteko egin dute azpiegitura berria
Bestalde, Pedro Muguruza etorbidean egiten ari diren ezinduentzako igobidea egiteko lanek aurrera darraite.

 
 Injelan enpresa arduratu da lanetaz eta Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamenduaren esku egon da finantzazioa; 236.570 euroko kostua izan du. Hiri eremu kaltetuak berreskuratzeko, biziberritzeko eta iresgarritasun irizpide berrietara moldatzeko sustatze lanen barruan egin ditu hobekuntza lanok Foru Aldundiak.
 Espaloiak zein igobide berriak 78 metroko luzera eta bi metroko zabalera dituzte.

1706640508797 San Pedro kaleko bizilagunek igobide berria daukate

1706640508835 San Pedro kaleko bizilagunek igobide berria daukate

Lotura duten albisteak: