ACTA (Gazte idazle zientifiko-teknikoak sustatzeko)

Aitor Ibabe 2009ko ots. 18a, 23:22

5. GAZTE IDAZLEEN NAZIO-TXAPELKETA 

  • Antolatzailea: ACTA (Autores Científico-Técnicos y Académicos)
  • Helburua: Elkarte honek, zientziarekin edo teknologiarekin erlazionaturiko idazleak sustatzea nahi ditu. Honetarako txapelketa hau antolatzen dute.
  • Gaia: XX eta XXI. mendeetako aurkikuntza medikurik garrantzitsuenak.
  • Nori zuzendua: DBH-ko laugarren maila, Batxilergoa, eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei.
  • Aurkezteko epea: 2009ko Martxoaren 10a baino lehen, ikastetxe bakoitzetik bakarrik bi talderen izena eman daiteke. Gero lanak Apirilaren 30erako aurkeztu behar dira.
  • Lan taldea: Taldeak, asko jota 3 ikaslez eta irakasle edo tutore batez osatuak izan behar dira.
  • Kategoriak: Kategoria edo maila bakarra izango da.
  • Sariak: Finalera heltzen diren taldeek sariak jasoko dituzte. Sariak ikasketa materialaz osatuak izango dira bereziki eta ondoren, lehen hiru sarituentzat aste bukaerako bidaia Parke Tematiko batera.
  • Lehiaketa-oinarriak: www.acta.es

 

Txapelketa honetan, lan guztietatik 6 lan hoberenak aukeratzen dituzte. Gero aukeratutako lanen egileak, Madrilera joan behar dira gastu guztiak ordainduta beraien lana defendatzera. Lan sarituak liburu baten argitaratzen dira gero merkaturatzeko. Azken hau da ilusio gehien egiten duena.

 

Gure ikastetxeak, Gasteizko Jesus Obrerok, oso esperientzia ona du txapelketa honetan. Aurreko edizioaren irabazleak izan ginen. Lanak “Kokleako inplanteak” aztertzen zituen. Lanaren defentsa ikusgarria izan zen eta gero hiru talde finalistak Valentziako Arte eta Zientzien Hirira joan ginen opor labur batzuk pasatzera oso giro onean.

 

Txapelketa honek bai merezi duela.

 

Goiko argazkian, aurreko txapelketako ikasleek egin zuten lana omenduz, kokleako inplante baten marrazki bat ikusten da.

Guk aurten bi lan aurkeztu ditugu. Bata, Intsulinari buruzkoa, eta bestea Penizilinari buruzkoa.