Gazte independistek manifestazioa egingo dute Borroka Egunean

elgoibarren.net 2009ko ots. 19a, 09:53

 
Elgoibarko Gazteria lotu independentziara” lelopean Borroka Eguna prestatu dute gaur, otsailak 19, herriko gazte independentistek. Herriko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioa 19:00etan hasiko da Plaza Handitik.


 Euskal Herri guztiko gazte independistak daude gaur, Borroka Egunean, mobilizatzera deituak. Besteak beste, honako arrazoi hauek aldarrikatzen dituzte gazteria independentziara lotu dadin: “30 urte pasa dira konstituzio española eta gernikako estatutua inposatu zizkigutenetik. 30 urte hauetan euskal herriak eta euskal gazteriak inposatutako marko autonomista honek eragiten digun zapalkuntza eta eskubide urraketa etengabeak pairatu behar izan ditu behin eta berriz. Euskal Curriculum gabe, español zein frantzez bezala hezten gaituzte “gure eskoletan”.
Makro proiektuak inposatzen dizkigute (AHT, Errauskailua…) beraien politika neoliberalarekin aurrera jarraitu eta sistema kapitalistari jarraipena eta indarra eman nahian; horrek euskal herrian eragingo dituen kalteak bost axola zaielarik, deslokalizazioak eta beraz langabezia tasaren igoera, naturan egingo duten txikizioa, desjabetze inposatuak…
Krisiaren aitzakipean gero eta lan baldintza txarragoetan lan egitera behartzen gaituzte, eta lan baldintza txar hauek zein etxebizitzarekin egiten duten negozioak gure bizitza prekarietatean bizitzera kondenatzen gaituzte. Alderdi politiko zein plataformak ilegalizatu eta herri sektore handi bat hauteskundeetatik kanpo uzten saiatzen dira. Independentzia eta sozialismoaren alde antolatu eta borrokatzeagatik, euskal gazteria, atxilotu, torturatu eta espetxeratzen dituzte.
Gaztetxeak desalojatuz, kapitalismoa gainditu eta antolatzeko beste modu batzuk badaudela erakusten diguten gune askeak desagerrarazi nahi dituzte.
Ez gaude prest hau dena onartu eta asimilatzeko, nahikoa da esateko garaia da, Euskal Herria orain 30 urte bezala bidegurutze batean aurkitzen da eta guk argi dugu marko autonomista honetatik atera beharra daukagula.
Beste balore batzuek dituen herria eraikiko dugu, kolektibotasunean… oinarrituta dagoena, gure eskubideak gauzatu eta bermatuko dituena. Euskal Herri independente eta sozialista eraikitzera goaz. Gazte lotu independentziara. Borrokatu zure eskubideak. Borrokatu Euskal Herria
”.