Kalejirarik ez Eguen Zuri Egunean

elgoibarren.net 2009ko ots. 19a, 13:08

 
Inauteriak ate joka ditugu. Gaur, Eguen Zuri Egunarekin, hasiko dira 2009ko inauterietako ospakizunak. Azken urteotako ohiturari jarraituz, Pilar ikastetxeko ikasleek izango dute inauterietako ospakizunekin hasteko ohorea, ez ordea, ohi zuten moduan, kalejira koloretsua eginez. (inauterietako egitaraua dauka)

 
 

Kalejirarik ez
 Kalejiraren ordez, Pilar ikastetxeko LHko eta DBHko ikasleek eta irakasleek, Txatxilipurdi aisialdi taldeak antolatutako disko-jaian parte hartuko dute ikastetxeko jolastokian, 15:00etatik aurrera. Ikastetxeak gero eta ikasle gutxiago dituelako hartu dute kalejiran ez ateratzeko erabakia, azken urtetan distira galdu baitu kalejirak ikasle eskasiaren ondorioz. Gogoratu 2010eko abuztuaren 31n irakaskuntza ibilbidea amaituko duela Pilar Ikastetxeak, eta Udalaren eskuetara pasako dela.
Bideoa (Pilar ikastetxekoen dantzaldia Plaza Handian, 2007an)
{google}5552628055926270264&cid{/google} 
Mozorro lehiaketarik ere ez
  Bada inauterietako ospakizunetan eragina edukiko duen beste aldaketarik ere. Madalako parkean egiten ari diren berritze lanak direla-eta bertan behera laga du, aurtengoz, zapatu gaueko mozorro lehiaketa Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteko Aisialdi Taldeak. Aurreko urteetan Plaza Handian egiten zen lehiaketa iaz egin zuten estreinakoz Madalako parkean.
 

INAUTERIAK 2009 (egitaraua)

19 eguena

  • 15:00: Eguen Zuri Eguna Pilar ikastetxean. Disko-jaia Txatxilipurdiren eskutik ikastetxeko jolastokian..

20 barixakua

  • 15:15 -16:30: Ikastolako haurren Euskal Inauteria. Kalejira eta dantza saioa Foruen plazan. (Eguraldi txarra eginez gero, ikastolako frontoian izango da).
  • 22:30: SINUOSEren kontzertua, Kultur Etxeko sotoan.

21 zapatua

  • 17:00: ATXUTXIKARAOKEA, Foruen plazan. Antolatzailea: ATXUTXIAMAIKA.
  • 18:00: TXOKOLATE JANA, Foruen plazan. Antolatzailea: Zuhaitz Aisialdi Taldea.
  • 18:30: Gaztetxoen mozorro desfilea eta koreografiak, 16 urte arteko gaztetxoentzat, Foruen plazan. Antolatzailea: ATXUTXIAMAIKA.
    *Izen ematea: 16:30etik aurrera. Koreografia dutenek, izena ematerakoan, CD-a utzi beharko dute. Informazioa: 943-741626.
  • 19:00: MAUXITXA TXARANGAREN kalejira, Erraldoi eta Buruhandiekin.
  • 24:00 - 02:00: MAUXITXA TXARANGAREN kalejira.

22 domekia

  • 18:00 - 21:00: GELATXO ORKESTRAREKIN Dantzaldia, Jubilatuen Etxean.

24 martitzena

  • 16:30: MOZORROEN ELKARTZEA, Foruen plazan.
  • Jarraian: “KIKI, KOKO ETA MOKO” pailazoak. Foruen plazan. 
  • 18:00: MAUXITXA TXARANGAREN kalejira, Erraldoi eta Buruhandiekin.
  • 18:30 - 21:00: GELATXO ORKESTRAREN dantzaldia Jubilatuen Etxean. Mozorro lehiaketa ere izango da: Bi sari banatuko dira ondoen mozorroturik daudenen artean.