Iaz bezalaxe, aurten ere munduko hainbat bazter eta herrialdetako xehetasunak eta informazio erabilgarria jasoko dute Ostegun Bidaiariak hitzaldi-ziklora gerturatzen direnek.
- Hitzaldien datak: martxoak 5, 12, 26 eta apirilak 2
- Ordutegia: 20:00-21:30
- Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gela
•MARTXOAK 5: Santiago bidea eta Interrail
Motxila hartu eta merke bidaiatzeko bi bidaia mota azalduko dituzte Joanes Fernandez, Ion Sanchez eta Iokin Zubiaurre elgoibartarrek. Interrail eta Santiago bidea hain zuzen ere. Beraien esperientzien bitartez, bi bidaia mota hauen funtzionamendua eta oporraldia igarotzeko ikuspuntu ezberdin bat azalduko dute.
•MARTXOAK 12: Costa Rica, Panama eta Mexiko
Olatuz olatu ibili ziren Hego Ameriketan Aimar Lasa eta Deba Urizar surfari debarrak. Costa Rica, Panama eta Mexiko aldeko hondartzak zeharkatu zituzten surfa egiten. Hitzaldi honetan hiru herrialde horietan zehar eginiko turismo bidaia eta beraien surfari esperientziak kontatuko dituzte
•MARTXOAK 26: Afrika
Ama afrika izeneko emanaldia eskainiko dute Billabonako Luisa Montecelok eta Onditz Jauregik. Afrikako lurralde ezberdinetan zehar (Maroko, Mauritania, Mali, Burkina Faso, Ginea Conakry eta Senegal) bidaiatzeko aukera izan dute zortzi hilabetez. Esperientzi zoragarria izan da beraientzat eta oso gertutik sentitu dituzte Afrikako bizi baldintza gogorrak. Hortaz, Afrika sakonki ezagutzeko aukera hurbilduko dute.
•APIRILAK 2: Dolomitak
Azken hau, furgoneta biaia bat izango da. Naturarekin kontaktuan egoteko eta kirola egiteko guztiz aproposa den Italia aldean dagoen Dolomitetara eginoko bidaiaren nondik norakoak azalduko ditu bidaia Ane Garmendia elgoibartarrak.
∞Lotura duten albisteak: