Zuzeneko irratsaioa egingo dute
Patxi Zabaletaren eta Iban Urizarren ekimen artistikoak, musika bera ere, iruzur egin gabe, mozorrotu daitekeela erakutsiko du gaur iluntzeko saioan. Sinuosekoak irrati libreren munduan murgilduko dira eta irratsaio bat egingo dute zuzenean. “Zazpiki Irratiaren itzalpean hasi eta hezi ginen eta omenaldi xumea egin nahi izan diogu” azaldu dute. Irratsaio batek dauzkan osagarri guztiak edukiko ditu saioak: esatariak, musika, iragarkiak, e.a.
Kultur Etxeko sotoan bakarrik entzun eta ikusi ahal izango den irratsaio berezia izango da.