Bideoa: Intsumisioak 20 urte

elgoibarren.net 2009ko ots. 20a, 11:57

 
Natural sentitzen dut egiten dudana, eta natural egin sentitzen dudana. Intsumiso egin naiz, horixe da dena”, Jon Sarasuak idatzitako bertso sortako (Insumisoarena) lelo ezagunak dioenarekin bat egin zuten hainbat elgoibartarrek, alegia, intsumiso egin ziren; naturaltasunez. 1989ko otsailaren 20ean, duela 20 urte, aurkeztu ziren lehen intsumisoak Bilboko Gobernu Militarraren aurrean, soldaduskari eta ordezko gizarte zerbitzuari ezetz esateko. Lutxi Arregi, Abel Irizar, Gaizka Argarate eta Aitor Lauzirika intsumiso elgoibartarrekin berba egin dugu. (bideoa dauka)


Bideoa: Elgoibarko Intsumiso Taldeak Intsumisioaren mugimenduaz eginiko bideoa (Egilea: Manu Izagirre). Desobedientzia zibilean oinarritutako mugimenduko kideek Elgoibarren duela urte batzuk eginiko manifestazio, protestaldi eta beste hainbat ekintzen irudiak jasotzen ditu.
{vimeo}3245088{/vimeo}
  Euskal Herrian desmilitarizazioaren aldeko lana ez zen 1989an Intsumisioarekin hasi, baina kanpaina hau martxan jarri zenetik 20 urte pasa direla aitzakiatzat hartuta, Euskal Herrian antimilitarismoak egin duen bideari buruzko hausnarketa sustatzeko erabakia hartu dute www.intsumisioa.com ataria zabaldu duten lagunek, “denon artean gertatutakoa kontatu dezagun”.

Manifestazio ugari egin ziren Intsumisioaren alde.

Zigor kodeak larru gorritan lagatzen zituela-eta, halaxe egin zuten protestaldia herriko intsumisoek.