Errosario kaleko Ize dendaren kanpoaldean, “bere saltsan” aurki zitekeen gaur goizean Angel “Ancas”: SSen uniformea soinean, besaulkian eserita eta musika klasikoa entzunez. Bere paperean oso sartuta, harridura aurpegiarekin paretik pasatzen ziren herritarrak xaxatzen pasa du goiza. Barixakutik dihardute nazien papera antzezten. Liburudenda guztia Gestapo eta SSen sinbologiaz bete, mercedes auto zahar bat apaindu eta galoiz beteriko uniformeak jantzita ibili dira egunotan.
•Himlerrekin batera, argazkian
Bitxikeria ugari dituztela kontatzeko aitortzen dute liburu-dendakoek. “Gaur goizean txundituta laga nau gizon batek” azaldu du “Ancas”ek. “Gisa honetan ikusi nauenean erretratu bat atera eta handik gutxira azaldu da berriz, demaseko ezustekoarekin. Heinrich Himmler, Schutzstaffeletako (SS) komandantea izan zenaren argazki batean txertatu du, photoshop erabiliz, niri goizean ateratako argazkia eta oparitu egin dit. Erakusleihoan jarri dut fotokopia handitu-eta gero. Zur eta lur laga nau”.
•Ertzaintzari baimena
Nazien larruan sartu aurretik, “badaezpada” Ertzaintzari eta udaltzaingoari baimena eskatu zioten, “nazismoaren apologiarik egiten ari ginela pentsa ez zezaten”. Bestalde, jendeak, “batez ere edadetuek” egin dizkieten era guztietako komentarioekin harrituta daude. "Denetarik entzun dugu. Hori bai, batzuk gai hauetan oso jantzita daudela ere konturatu naiz" gaineratu du Ainhoak.
•Bideoa:
{google}2784775842281906858{/google}