San Inazio kalea itxi egingo dute trafikoarentzat

elgoibarren.net 2009ko ots. 24a, 09:19


Eguaztenean hasiko dituzte San Inazio kalea urbanizatzeko obrak. Udaltzaingoko arduradunek jakinarazi dutenez, lanek iraungo duten hiru astetan Plaza Handitik eta San Bartolome kaletik desbideratuko da trafikoa aste-barruan.

 
 

  San Inazioa kalean, Santa Ana eta Antonio Arrillaga kaleen artean, eguaztenean (otsailak 25) hasiko diren obrek irauten duten bitartean, astelehenetik eguenera (egun osoan) eta barixaku goizean, San Bartolome eta Santa Ana kaleetako sartu irteera moldatu ahal izateko, erdiguneko kaleetan zirkulazio aldaketak izango dira. Gauzak horrela, Plaza Handitik eta San Bartolome kaletik egingo dira aste-barruan orain arte San Inazio kaletik egiten ziren sartu-irteerak. Asteburuan, berriz, lanak geldi dauden bitartean orain artean moduan egin ahal izango dira sartu-irteerok.

Lanak amaitutakoan argazkiko itxura edukiko du San Inazio kaleak.

Santa Ana kalea oinezkoentzat jartzeko lanak hasita daude. Amaieran argazki honen antzerako itxura izango du kaleak.

  Aldaketok eragina izango duten erabiltzaileak: garaje jabeak eta zamalanak egin behar dituztenak, batez ere, jakinaren gainean jartzen ari da udaltzaingoa. Gidariek honakoak eduki beharko dituzte kontutan sartu-irteerak egiterakoan:
  1. Denbora guztian ibilgailuaren argiak piztuta eraman beharko dira.
  2. Kontuan izanik, oinezkoen gunean sartzen direla, gidariek lehentasuna eman beharko diete oinezkoei, abiadura hauen pauso arruntera murriztuz, beharrezkoa izanez gero gelditzera iritsiz.
         *Edozein zalantza edo kontsulta egiteko, erabiltzaileei, Udaltzaingora zuzentzea eskatzen zaie.
 
Lotura duten albisteak: