1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak

elgoibarren.net 2009ko ots. 24a, 14:53


Inauteriei esker, naziek Errosario kalea hartu dutela ikusi dugu egunotan. Tamalez, historia errealak benetako faxistak ere pasa zirela herriko kale honetatik, eta beste batzuetatik, erakusten digu. Orain dela 72 urte izan zen, 1936ko irailaren 21ean sartu baitziren Frankoren aldeko falangistak eta errekete nafarrak Madarixa aldetik. Beraiekin zihoan Erich Andres alemaniarra, III Reich-aren argazkilari ofizialetako bat. Eta, Elgoibar1936, memoria historikoa berreskuratzeko sortutako taldeak, Andresek ateratako makina bat argazki jarri ditu bere web gunean, zein baino zein ikusgarriagoak eta balio historiko zenbaezinekoak.

 
Argazkiak:
Behean Elgoibar1936 web gunean aurki daitezkeen argazkietako batzuk:

Kainoia Santa Klara kalean.

Erich Andres argazkilaria kainoi baten babesean jaten.

Madalan atseden hartzen.

 

Tropak Errosario kalean.