Bandaren 125. urteurrenaren irudia aukeratzeko Logotipo Lehiaketa

elgoibarren.net 2009ko ots. 25a, 12:35

 
2010ean Elgoibarko Udal Musika Bandak bere 125 urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, logotipo lehiaketa bat antolatu du. Lanak aurkezteko epea 2009ko apirilaren 30a arte irekita egongo da. Epaimahaiaren erabakia, prentsaren bidez maiatzaren 15etik aurrera zabalduko da. Logotipo aukeratuaren egileak 500 euroko saria eskuratuko du.


Lehiaketak ondorengo oinarriak ditu:
  1. Helburua: Bandaren 125. urteurrenaren irudia izango den logotipoa aukeratu nahi da.
  2. Parte-hartzaileak: lehiaketan parte hartu nahi duen edonork hartu dezake parte.  Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi diseinu aurkez ditzake.
  3. Proposamena:
    a.    Diseinuak originala eta berria izan beharko du.
    b.    Proposamenak Elgoibarko Udal Musika Bandaren 125. Urteurrena izan behar du oinarritzat.
    c.    Logotipoa diseinatzean, edozein motatako euskarritan erabiliko dela  hartu beharko da kontuan: paperean, argitalpenetan, karteletan, pinetan… …
  4. Entregatu beharreko materiala: diseinuak modu honetan entregatu beharko dira.
    a.    Paperean: logotipoa koloretan eta txuri beltzean. DIN A-4an.
    b.    CD formatuan: logotipoa koloretan eta txuri beltzean. Biak bereizmen handiko JPG edo TIF formatuan eta formatu bektorialean eginak.
    c.    Logotipoarekin batera, nahi izanez gero, azalpen labur bat aurkeztu ahal izango da.
  5. Lanen aurkezpena: lanak aurkezteko epea 2009ko apirilaren 30a arte irekita egongo da. Lanak DIN A-4ko kartazal batean entregatuko  dira, “Banda 125. Logotipo” etiketa jarrita. Barnean, sobre batean (txikiagoa), parte hartzailearen datu pertsonalak jarri beharko dira (izen abizenak, helbidea eta telefonoa). Lanak honako helbidera bidali behar dira:
    Elgoibarko Udaleko Kultura Saila
    Kultur Etxea. Nafarroa Plaza 3-1 Esk
    20.870 Elgoibar
  6. Epamahaia eta emaitza: epaimahaia bandako partaideek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia, prentsaren bidez maiatzaren 15etik aurrera zabalduko da. Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek ezarritako helburuak betetzen ez badituzte, Elgoibarko Udal Musika Bandak lehiaketa hutsik lagatzeko eskumena izango du.
  7. Saria: 500 euroko sari bakarra emango da.
  8. Jabetza intelektuala: logotipo irabazlearen jabe bakarra Elgoibarko Udal Musika Banda izango da, eta logotipoa erabiltzeko askatasun oso izango du.
  9. Oinarrien onarpena: lehiaketan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren  erabakia onartzea suposatzen du.

1706640502776 Bandaren 125. urteurrenaren irudia aukeratzeko Logotipo Lehiaketa

 
*Antolatzaileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Udal Musika Banda