Elgoibarko 40-15 Tenis Elkarteak taldearen eguna prestatu du zapatu
honetarako (otsailak 28). Mintxetako eta IMHko tenis pistetan
jokatuko dira partidak eta herritarrei ikustera joateko deia egin diete
elkarteko kideek.
Goizeko 10:30ean hasita eskolako ikasleen artean txapelketa egingo dute. Arratsaldean, 16:30etik 18:00etara ikasle gazteenek jokatuko dute, eta opari bana jasoko dute parte hartzearren. Une honetan 50 ikasle inguru dauzka 40-15 Tenis Elkarteak.