EAJ Nagusi Elgoibarren, botoen %44,9arekin

elgoibarren.net 2009ko mar. 1a, 22:11

EAJ alderdiak 2.406 boto lortu ditu Elgoibarren (%44,97). EArekin koalizioan 2.873 boto lortu zituen 2005eko Hauteskunde Autonomikoetan. PSE-EE izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.462 botorekin (%27,32). Azken hauteskunde autonomikoetan baino 330 boto gehiago lortu ditu Alderdi Sozialistak. Hirugarren indarra Aralar izan da 508 botorekin (%9,49), 2005ean lortutako boto kopurua (281 boto) ia bikoiztuz. PPk 427 boto lortu ditu (%7,98), 2005ean baino 290 boto gutxiago. EAk 306 boto lortu ditu (%5,72). Ezker Batuaren galera nabarmentzekoa da, 188 boto galdu ditu 2005etik hona, 168 boto lortu baititu oraingoan.

 
 Elgoibarko emaitzak eta datuak:

Konparazio barrak. Iturria: Eusko Jaurlaritza.

 

2009ko eta 2005eko datuen konparazioa. Egin klik irudian handiago ikusteko.

  
   2009  2005  2001 1998
Errolda
 8.990  8.965  9.149  9.327
Emandako botuak
 6.010  6.503  7.595 7.087
Abstentzioa  (%33,15)  %27,46  %16,99  %24,01
Zuriak  38  39  48  67
Baliogabeak  702  23  24  28
 
  *Laster jarriko ditugu alderdi bakoitzak hautesleku bakoitzean lortu duen boto kopurua.
 
KONPARAKETA: Azken hauteskundeetaklo emaitzak Elgoibarren eta Mendaron: