Jaialdi benefikoa zuzenean jarraitu zuten 230 lagunek ordaindutako sarreren diruarekin eta herritarrek emandako aparteko diruarekin osatu da Miskirentzako 1.700 euroko azken laguntza. Jon Gurrutxagaren laguntza izan zuen Expresion Sonora talde beteranoak eta Haritz Euskal Dantzari taldeak bi ordu inguruko ikuskizuna eskaini zuten Herriko Antzokiko taula gainean.
Jaialdi benefikoan eta Miskik aurrez batu duen dirulaguntzaren onurak Peruko 600 haurrek igarriko dituzte. 30.000 euro inguru lortzen ditu urtero Miski Gobernuz Kanpoko Erakundeak, baina aurten egin nahi dituzten gauzetarako 32.000 eurokoa zen aurrekontua. Krisiaren eta eguraldi txarraren eraginez, zifra horietara ailegatzea kosta egin zaien arren, -horregatik antolatu behar izan dute jaialdi benefikoa- nola edo ahala lortu dute.
Perun dago Gemma dagoeneko, laguntza bertatik bertara gestionatzeko asmoarekin, Cuscora egiten duen hamargarren bidaia den honetan. Bi hilabete inguruko egonaldia egingo du elgoibartarrak Hego Amerikako herrialdean.
*Argazkia: Aitor