•Haizea Emakume Taldeak antolatutako tailerrak eta ekintzak:
- 1) Artea: Otsailak 23, arratsaldeko 17tatik 19etara Kultur Etxean. Doakoa izango da. Carmen Aguirreren eskutik, inguruko elizak ezagutzeko aukera izango da diapositiba-emanaldiaren bitartez (Elgoibarko Parrokia, San Pedro auzoa, Debako eliza, etab.). Hurrengo klasean Luterori buruz berba egingo dute, bazkideek hala eskatuta.
- 2) Literatura: Martxoak 3, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean (Doan). Consuelo Carrerek hilero liburu bat gomendatzen die Haizeako bazkideei. Hilabete honetan “El año de la muerte de Ricardo Reis” Jose Saramagoren liburuaren gomendioa egingo du.
- 3) Komunikazioa: Emakundek diruz lagundutako ikastaroa da. Martxoak 7, 14, 21, 28 eta apirilaren 4an egingo da. Kultur Etxean, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Doakoa izango da. Plazak mugatuak dira, hogei lagunentzako lekua dago gehienez. Informazio gehiago Pitxintxu dendan.
- 4) Jabekuntzarako estrategia bat: Diputazioak diruz lagundutako ikastaroa da. Emakumeak eta gizonak berdintasunean elkarbizitzeko oztopoetan erreparatzeaz gain, hizkera sexistari buruzko gogoeta bat egingo da. Doako ikastaroa da. Aste Santuen ondoren egingo da. Informazio gehiago Pitxintxu dendan.
- 5) Zine-forum-a: Martxoak 6, Melisa P filmea. Kultur Etxean, gaueko 22etan, Eskarne Larrinagaren eskutik.
∞Lotura duten albisteak:
- Haizea Emakume taldeak 10 urte bete ditu (2007-05-10 elgoiBARREN.net )
- Ospatu ala sufritu egiten dugu Martxoaren 8a? (Botaink! 2007-02-28)
- Emakumearen Nazioarteko Eguna (wikipedia)
- Emakunde
- Emakundek hausnarketarako kanpaina berria hasiko du (eitb)
- Lilatoia