BOTAINK! Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeek laga dituzten emaitza irekien
ondorioz, airean daude EAE gobernatzeko gobernu aukera ezberdinak.
Konbinazio posibleen ondorioz, oraindik ez dakigu datozen lau urteetan
lehendakaria zein izango den. Hori bai, lehendakari izateko aukera
gehien dituztenak, printzipioz, Juan Jose Ibarretxe (EAJ) eta Patxi Lopez (PSE-EE)
dira.
Zein da Legebiltzarra osatzeko zuen konbinazio gustukoena? Eta,
zein izango da lehendakaria: Ibarretxe ala Lopez? Botaink!