Juan Mari Andonegi omenduko du Bandak domekako kontzertuan

elgoibarren.net 2009ko mar. 6a, 10:16

 
Udal Musika Bandaren zaletu fidelenetakoa izateaz gainera, datu bilketan lan handia egin zuen Juan Mari Andonegiri hil ondorengo omenaldia eskainiko dio Bandak domeka honetako (martxoak 8) kontzertuan.

 
 


“Beti zegoen laguntzeko prest, halako edo holako daturen bat bihar bagenuen, berezixa zan gauzak gogoratzen edo artxiboetan arakatzen. Datu-bilketan lan eskerga egin zaban. Laguntasun handia eman zion Bandiari. Horrelakoxea zen Juan Mari, baina ez Bandarekin bakarrik, herriko beste hainbat gauzatan ere beti laguntzeko prest”. Bandako zuzendariaren berbak dira.
Juan Mari Andonegi musika zalea zen oso eta Bandarena bereziki, “Bandaren kontzertu guztietan zegoen eta kanpoan jo izan dugunetan ere bai sarritan”.
 Datorren urtean, 2010ean, 125 urte beteko dituen Udal Musika Bandaren inguruan prestatzen ari diren liburuan ere ari zen parte hartzen, batuta zituen hainbat datu Bandaren eskura jarriz.  Esate baterako, 1942tik gaurdaino San Bartolome jaietatik pasa diren musika banda guztien, -Euskal Herrikoak zein kanpokoak-, zerrenda; eta jo zuten egitaraua, jasota zeukan liburuxka batean.
 
Bandaren kontzertua
  • Eguna: martxoak 8, domeka
  • Ordua: 12:30
  • Lekua: Herriko Antzokian
Egitaraua:
  • Lope (J. Garcia Pasto)
  • Egmont (Beethoven)
  • Oregon (J. de Haan)
  • Cinematografo Nacional (G. Gimenez)
  • Las Playas de Rio (K. Vlak)
    *Zuzendaria: Jose Antonio Osoro