‘Korrika 16’ aurkeztuko dute arratsaldean

elgoibarren.net 2009ko mar. 6a, 12:45

 
Gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo dute Korrikaren aurkezpena Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Elgoibartik, apirilaren 2an (eguenean) pasako da Korrika.

 
 
 
 
 
Gauez ailegatuko da Elgoibarrera
2009ko Korrika, hamaseigarrena, Tuteran hasiko da martxoaren 26an, eta apirilaren 5ean amaituko da Gasteizen. Elgoibarrera, apirilaren 2an ailegatuko da Urola aldetik, Azkarateko gaina pasa eta gero. Eta, ziurrena da nahiko berandu iristea gure herrira, gaua sartuta dagoela, 22:30ak inguruan, hain zuzen. Mendarora, berriz, gaueko 23:30ak inguruan ailegatuko da Korrikaren lekukoa.

Ongi etorri
Etorri berria abegitsu hartzen dela adierazteko esapidea da Ongi etorri. Horrexegatik aukeratu du Korrika 16k "Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!" lelo moduan. Eta horixe da, hain zuzen, zabaldu nahi duten mezua: “Euskaldunok ongietorria egiten diegu gure herrira, gure etxera, gure artera datozen lagunei. AEK-k berdin egin nahi du Korrika 16rekin: Ongi etorri! handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei
 
Lotura duten albisteak: