Internet ikastaroak dohainik jasotzeko prest dauden herritarrak taldetan banatuko dituzte. Autobusak 14 ordenagailu ditu, hortaz, 14 lagunez osatutako taldeak izango dira. Talde bakoitzak 2 orduko ikastaro labur bat egiteko aukera izango du, goiz edo arratsaldeko ordutegian. Jardunaldien edukia praktikoa da batik bat, ikastaroa amaitutakoan erabiltzaileek zenbait trebetasun, oinarrizkoenak, barneratu ahal izatea da helburuetako bat.
Ikastaroaren edukiak:
- Nabiga ezazu interneten
- Komunika zaitez posta elektronikoaren bidez
- Erabil itzazu administrazioak online eskaintzen dizkizun zerbitzuak
- Hartu parte eta egizu zeure sorkuntzen ekarpena
•Izena emateko
Taldeak egokiago antolatu ahal izateko, 25 urtetik gora dituen edozeinek Elgoibarko Arreta Bulegoan (Sarrera Usuako parketik) zein Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eman dezake izena.
Parte hartzaile bakoitzak opari bat jasoko du ikastaroaren bukaeran.
Elgoibarrera iritsiko den Internet Zuretzat proiektua, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak, Berrikuntza Zuzendaritzak, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak (KZgunea), Euskaltel Fundazioak, EITB eta Elgoibarko Udalaren arteko elkarlanaren ondorioa da.