Eskiatzaile elgoibartarrak Andres Regil zeharkaldian sarituak

elgoibarren.net 2009ko mar. 10a, 14:14

 
Picos de Europa mendietan egin den Andres Regil zeharkaldian parte hartu duten 5 elgoibartarrak ez dira esku hutsik bueltatu: Eñaut Izagirrek bi sari lortu zituen eta Iñigo Lariz hirugarren postuan sailkatu zen Euskadiko Txapelketa ere bazen erlojupeko igoeran.




1706640468802 Eskiatzaile elgoibartarrak Andres Regil zeharkaldian sarituak

 Picos de Europa mendietan egiten den mendi eskiko proba da Andres Regil zeharkaldia. Aurten 160 lagunek parte hartu dute orain dela 40 urte estreinakoz antolatu zen proban, tartean euskaldun mordoak eta baita bost elgoibartarrek ere: Arkaitz Irureta, Iñigo Lariz, Iker Leonardo, Haritz Arrieta eta Aitor Salaberria.

 Bi eguneko saioa egin dute elgoibartarrek: zapatuko proba gainera, Regil koparako puntuagarria izateaz gain, Euskadiko erlojupeko igoeran txapelketa ere bazen. Lasterketa horretan, Iñigo Lariz hirugarren postuan sailkatu zen. Domekakoa oso bestelako lasterketa izan zen. 1969ko lehen ekitaldiko ibilbidea berreskuratzeaz gainera, binaka egin behar zen ibilbidea, elkarri laguntzen, bikoteko bigarrenaren denbora baitzen kontuan hartzen zena. “Horrez gain, antolatzaileek bi kideen artean tarte handiegia zegoela erabakiz gero, bikotea lasterketatik kanpo utz zezaketen” azaldu du Arkaitz Iruretak.

Balio onenak sarituak
 Urtero legez, Regil saria ez zioten denbora onena egin zuen pertsona edo taldeari eman, balio onenak erakutsi zituen lasterkariari baizik. Aurtengoan hainbeste urtean mendi-eskian lehiatzen dabilen Ana Bernalek eraman zuen garaikurra etxera. Makina bat urtean bera izan da parte hartu duen neska bakarra, eta martxoaren 8a emakumeen eguna izaki, Regil familiak goraipamen hori egin nahi izan zion Anari.

Iturria: urgaziren bloga