Nagusien Danborradan estreinakoz parte hartu nahi dutenek antolakuntzako kideren batekin harremanetan jarri beharko dute, honako telefono hauetako batera hots eginez: 615 794 909 edo 656 711 011.
Entseguak: Danborradako entseguak maiatzaren 2an hasiko dira, Merkatu Plazako atikoan, 21:00etatik aurrera. Hain zuzen lehen entseguan aurkeztuko dute ofizialki aurtengo Nagusien Danborrada.
Trinitateetako Nagusien Danborrada ekainaren 6tik 7rako gauean egingo da.