Mailaz igotzea lortu du Alcorta senior mutilen taldeak

elgoibarren.net 2009ko mar. 11a, 15:13

Mailaz igotzea lortu du, matematikoki, Alcorta Forcing Group senior mutilen eskubaloi taldeak. Datorren urtean Lurraldeko Lehen Mailan jokatuko dute. Halere, oraindik ez da aurtengo liga txapelketa amaitu eta elgoibartarrek Gipuzkoako txapeldun geratzeko aukera daukate. Zapatuan Kiroldegian, 19:00etatik aurrera, bigarren sailkatuaren (Ereintzaren), aurka jokatuko duten partida erabakigarria izango da. Jokalariek eskertuko dute harmailetan sortuko den giroa eta zaletuei animuak ematera joateko deia egin diete.