Gauzak horrela, 2013.urteko ekainaren 30 arte sinatu du elgoibartarrak eta "oso gustura" agertu da “bizi guztiko tokian” jarraituko duelako. Alabaina, Kirol Zuzendariarekin batera Zubietako prentsa aretoan eskaini zuen prentsaurrekoan negoziazioak luzeak izan direla aitortu zuen Markelek, “hasieran bi aldeen posturak elkarrengandik urrun bazeuden ere sekula ez nuen zalantzan jarri hemen jarraituko nuenik” gaineratu zuen.
•Lehen Mailan jokatzeko ametsa bizirik
2007ko irailaren 4an Las Palmasen aurka lehen taldean debuta egin eta gero Bigarren Mailan jokatu ditu Markel Bergarak partida guztiak. Alabaina, Lehen Mailan jokatzeko itxaropenik ez du galtzen, “taldeko jokalari guztion ilusioa horixe da, ia datorren urteko denboralditik aurrera ilusioa egi bihurtzeko aukera daukagun”.
- Entzun hemen: Markel Bergara eta Lorenen adierazpenak (realsociedad.com)
- Markel Bergararen estatistikak
Argazkiak: realsociedad.com