Benito Lertxundiren kantaldirako sarrerak astelehenetik aurrera salgai

elgoibarren.net 2009ko mar. 12a, 11:23


Benito Lertxundiren kantaldia antolatu du martxoaren 27rako Udalaren Euskara Batzordeak. Sarrerak martxoaren 16tik aurrera (astelehena) egongo dira salgai Kultur Etxean: goizez Euskara Sailean, eta arratsaldez, Gazte Informazio Bulegoan. Sarreren prezioa 12 eurokoa da.




1706640466242 Benito Lertxundiren kantaldirako sarrerak astelehenetik aurrera salgai

 Azkenengoz  2003ko abenduan etorri zen Benito Lertxundi Elgoibarrera. Orduko hartan "Nere Ekialdea" diskoa aurkeztu zuen "Euskal Kantagintza" egitasmoari bukaera eman zion kantaldian.
 Martxoaren 27an, barixakua, gaueko 22:15ean Herriko Antzokian izango den kontzertuan, kantari oriotarrak bere azken diskoa, “Itsas ulu zolia”, aurkeztuko du.
 Hamar kantuk osatzen dute azken disko hau. Kantuok Benito Lertxundiren klasiko bihurtzeko osagai guztiak dituzte.
 Benitoren testuekin batera, Olatz Zugasti, Jon Maia, Andoni Egaña eta Iñaki Azkuneren konposizioak entzun ahal izango ditugu. Kantuotarako aukeratutako gaiak, berriz, itsasoa, bakea, hitzaren balioa...

 "Itsas ulu zoliak" diskoak itsasoaren usaina eta hotsa dakarkigu.
Argazkiak: Benito Lertxundiren web orritik.