"Dena emateko prest"
Axel Jungbluthen Strolin abestia defendatuko du Maala Records taldeak Musika Eskolako auditorioan. Zapatu eguerdiko 12:30ak aldera igoko dira taula gainera taldea osatzen duten bederatzi musikariak. Taldekideetako batzuk Mauxitxa eta Udal Musika Bandako partaide ere badira eta aurrez ere parte hartu izan dute Inazio Bereziartua Musika Eskolak antolatzen duen instrumentu taldeen lehiaketan. Oraingoa elkarrekin aritzen diren estreinako aldia izango da, ordea, eta gauzak ondo egingo dituzten esperantza daukate, “dena emateko prest gaude, eta zergatik ez? baita saria eramateko ere”.
•Xabier Larrañaga (gitarra elektrikoa)
•Pello Errasti (perkusioa)
•Ivan Zapata (klarinetea)
•Maria Ferreiro (gitarra baxua)
•Asier Gurrutxaga (klarinetea)
•Ander Osoro (tronboia)
•Alberto Cardaba (saxofoi tenorea)
•Xabier Lopez (saxofoi altua)
•Mikel Arosa (tronpeta)
•26 talde eta 195 musikari
∞Lotura duten albisteak:
- Musika Eskolak badauka “Elgoibarko Herria” lehiaketa iragarriko duen kartela (2008-12-09 elgoiBARREN.net)