Espainian egiten diren txapelketetatik txapelketa nagusiena eta garrantzitsuena da.
Irakasle edo tutore batek ikuskatutako ikerketa lana, laburpena eta izen emate orriak bidali behar dira epea baino lehen. Aukeratua izanez gero, gastu guztiak ordainduta, hegazkina barne, Malagara joan behar da bakoitzaren ikerketa lana defendatzera. Bertan Espainia osoko lanik onenak aurkitzen dira. Aste oso bat egon behar da ikerketa lanak entzuten norberaren lana defendatzea tokatu arte.
Esperientzia bikaina. Lanak entzuteko aukera izatean, asko ikasi daiteke. Baita ere ikasle eta irakasleen arteko elkarbizitza oso estua da. Astea pasatzeko tokia zoragarria da. Erosotasun guztiak ditu.
Malagan egoteagatik sari bat ziurtatuta egotean, lasaitasun puntu bat egoten da denen artean lanak aurkezterakoan. Sariak denetarik daude: dirua, CESIC-erako bekak, Europako gazte ikertzaileen txapelketara joateko gonbidapena,...
Txapelketarako sailkatzen ez diren lanen koordinatzaile edo irakasleen artean, gonbidapen batzuek banatzen dira Unibertsitatearen aurretik ikertzen mintegirako. Nik duela bi urte mintegi honetarako gonbidapena jaso nuen eta bertan izaniko esperientzia oso positibotzat jotzen dut. Mintegiaz aparte, txapelketa ikusteko aukera izan nuen. Ostera, pasa den urtean talde batekin final nagusirako sailkatu giñen, bertan sari gisa 1000€ eta CESIC-en 2010eko ekainan, aste bete ikertzen egoteko aukera irabazi genuelarik.