Gemma Agirregomezkortak Perutik bidali dituen argazkietan –maiatza bukaerara arte egongo da han- Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeko kirol ekipamenduak jantzita dauzkatela ageri dira Cuscoko (Peru) umeak.
Martin Garciak, Cienciano eta Peruko futbol selekzioko jokalari ohiak, Cuscon daukan ume eta gazteentzako futbol akademiako kideak dira haurrok. Sanlok emandako kirol ekipamenduekin batera Pedrusko futbol taldeak lagatakoak ere eraman zituen Miski Gobernuz Kanpoko Erakundearen sortzailea den Gemmak. “Doaz nire eskerrak hemendik Sanloko lagun guztiei eta Xabier Izagirre 'Ronkina'ri Pedrusko futbol taldearen arropak laga izanagatik” adierazi du emakume altruista honek. “Arropak handi xamar geratzen zitzaizkienez, konpondu egin behar izan ditugu, baina azkenean denak pozik. Miskikoak gauden bezalaxe” gaineratu du.
•Kirol ekipamenduek egin duten bidea:
∞Lotura duten albisteak:
- 1.700 euro batu ditu Miskiren aldeko jaialdi benefikoak (2009-03-03 elgoiBARREN.net)