Antxintxika egiteko makina berria ipini dute Mintxetako muskulazio gelan

elgoibarren.net 2009ko mar. 16a, 13:30


 Mintxetako kirol instalakuntzetako parte den muskulazio gelako kardio gelan jarri du Udal Kirol Patronatuak antxintxika egiteko makina berria. Azken aurrerapenez hornituta dago eta 6.000 euroko kostua eduki du. Muskulazio gelarekin jarraituz, martxo hasieratik, zapatu goizetan ere irekitzeko erabakia hartu zuen Kirol Patronatuak.



1706640456535 Antxintxika egiteko makina berria ipini dute Mintxetako muskulazio gelan

 
 Precor etxeko makina berriak aldapan gora ariko bagina moduan antxintxika egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste, inklinazioan jartzeko sistemari esker. Horrez gain, erabiltzaileek 20 km/orduko abiaduraraino egin dezakete antxintxika zinta gainean.


Zapatu goizetan ere irekita
  Lehen ez bezala zapatu goizetan ere irekita egoten da Mintxetako muskulazio gela. Ordutegiari dagokionez, kirol instalakuntza 10.00etatik 13.30era arte erabili ahal izango da zapatu goizetan. Muskulazio gelaren erabilera doakoa da Kirol Patronatuko bazkideentzat. Bestelako guztiek 4 euroko sarrera ordaindu behar dute.