Prestatzen ari den liburua, Jararenak moduan, haur eta gazte literaturako irakurleei zuzendurikoa izango da. Honakoan, baina, Jarari atseden eman eta “mutil bat izango da protagonista” aurreratu du Osorok, zertzelada gehiago aurreratu nahi izan gabe.
Jararen gaztelerazko bertsioa atera izanaz, bestalde, pozik agertu da kazetari eta idazle elgoibartarra.
Haur eta gazteei
zuzenduriko liburuak demaseko arrakasta eduki zuen hasieratik. Hala
baieztatzen dute Jara protagonista zutela gero etorri ziren bi
liburuek: Jara, bikiak eta bikoteak (Zubia 2005) eta Jara Bartzelonan
(Zubia 2007).
∞Lotura duten albisteak:
- Jasone Osororen ‘Jara bikiak eta bikoteak’ Elgoibar Ikastolako ikasleen libururik gustukoenen artean (2007-04-24 elgoibarren.net)