Batzar Nagusiak zer diren jakiteko autobusa Nafarroa plazan egongo da

elgoibarren.net 2009ko mar. 17a, 10:57

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ezagutzera eman nahi dute beren lana. Horretarako, ‘Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu’ kanpaina jarri dute martxan. Kanpainaren bidez, Batzar Nagusien lana eta antolamendua azaldu nahi dizkiete ume, gazte eta helduei. Egunotan horretarako propio prestatutako autobusa herriz herri ibiliko da azalpenak ematen. Elgoibarrera, martxoaren 20, 21, 23, 24, 25, 26 eta 27an iritsiko da.


  Propio prestatutako autobusa

 Autobusak 40 metro karratu ditu, eta 25 lagun sartzeko antolatua dago. Bertan, 50 minututan gutxi gora behera, Batzar Nagusiei buruzko oinarrizko informazioa ematen dute, horretarako propio dauden bi pertsonek. Ikusentzunezko baliabide interaktiboetaz baliatuz Gipuzkoako historia berriena, Gipuzkoako Batzar Nagusiek egiten duten lana eta beren betebeharrak, eta erakunde nahiz ordezkariei buruzko informazioa modu erakargarri eta interesgarri batean emateko prestatu dute dena.
Parte hartzeko: Edozein motatako talde eta norbanakoentzat zuzendutako ekintza da eta parte hartu nahi izanez gero, edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, honako telefono zenbakira deitu behar da: 902 109 156.

  ∞Informazio gehiago
: bus.bngipuzkoa.org