25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

elgoibarren.net 2009ko mar. 17a, 12:58


Atxurrak eta palak eskuan hartuta, 25 bat haritz landatu dituzte herriko ikastetxeetako 90 neska-mutilek Zuhaitz Eguna ospatzeko. Urruzunotik Albitxurirako bide ondoko maldetan landatu dituzte, aurreko urteetako ekinaldietan landatutako zuhaitz gazteen ondoan. (argazkiak dauzka)

 
 

1706640440351 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

 Herri Eskolako, Elgoibar Ikastolako eta Pilar Ikastetxeko LHko 6. mailako 90 bat gazte inguru bildu dira gaur (martxoak 17) zuhaitzak landatzeko asmoarekin. Udal langileen gomendioak eta aginduak jarraituz, eta Ricardo Garate, Hirigintza eta Ingurumen Saileko batzordeburua, begira zutela ordubete inguruan amaitu dituzte lanak: zuloa egin eta zuhaitz landarea landatu. Bukaeran txartel batean euren izenak jarri eta enborretik zintzilik laga dute, nork landatua izan zen oroigarri moduan. Egindako lanaren ordainetan mokadua eta freskagarria jaso dute egun batez lorazain izan diren ikasleeek.

Haritza (querqus robur)
 Fagazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra da haritza. Oso handiak eta altuak izaten dira. Adaburu irregularra du. Apirila eta maiatza bitartean loratzen da haritza. Loreak gerbatan biltzen dira; hostoek bost eta hamar zentimetro bitarteko luzera dute eta hosto txorten motza dute. Alderdi bakoitzean lau eta zazpi lobulu izaten dituzte. Ezkurra da bere fruitua.
Haritz motak ugariak dira, esaterako ondoren aipatuko ditugunak: ametza (quercus pyrenaica), haritz hostotxikia edoezkametza (quercus faginea), haritz ilaunduna (quercus pubescens), haritz kandugabea (quercus petraea), haritz amerikarra (quercus rubra) eta haritz turkiarra (quercus cerris).
Euskal Herrian Kantaurialdera begira dauden haran eta hegietan egon dira hariztiak (haritzak, laritzak, lizarrak, gaztainak, etab.). Egun kontserbazio egoera prekarioan daude, area potentzial horiek belardi, soro eta baratze gisa baliatzen baitira.
 
Argazkiak:

Ingurumen Saileko teknikariaren azalpenak jaso dituzte lanean hasi aurretik.

Denak lanera! Urruzunotik Albitxurirako bide ondoko maldetan landatu dituzte haritzak.

1706640440462 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

1706640440499 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

1706640440537 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

1706640440575 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

1706640440609 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

1706640440644 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

1706640440679 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta

1706640440720 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta