Aste Santuan ere egingo da Kirol Kanpusa

elgoibarren.net 2009ko mar. 18a, 15:11

 
Kirol Kanpusa antolatu du Udal Kirol Patronatuak Aste Santu honetarako. Joan zen udan kanpusak izan zuen harrera ona ikusirik (100 partaide izan zituen) aurten Aste Santuan ere antolatzera animatu da Udal Patronatua.

 
 

 Egun horietan, Gorka Sastre eta Unai Etxeberria irakasleen zuzendaritzapean, Mintxetan eta Olaizaga kiroldegian, hainbat kirol egiteko aukera izango dute, 8 eta 13 urte bitarteko haurrek: patinaia, ur jolasak, eskalada, futbola, saskibaloia, eskubaloia, beisbola, mendi bizikleta, e.a.
 Izenemate epea martxoaren 23tik apirilaren 1era irekita egongo da, Olaizaga kiroldegian.

 Zortzi eta hamairu urte bitarteko haurrek hiru aukera izango dituzte, iraupenari dagokionez.
  1. Lehenengo aukera: hiru egun (apirilak 6, 7 eta 8), prezioa: 22 euro.
  2. Bigarren aukera: lau egun (apirilak 14, 15, 16 eta 17) prezioa: 29 euro. 
  3. Hirugarren aukera: zazpi egun (apirilak 6, 7, 8, 14, 15, 16 eta 17) prezioa: 49 euro.
*Ordutegia: 9:30etatik 12:30etara.