Elgoibarko Korok irabazi du Debabarrenako txokorik gustukoenak zein
diren ezagutzeko asmoz Debegesak antolatu duen lehiaketa. Denera 30
lagun inguruk bidali zuten euren txokorik gustukoenaren proposamena.
Belaustegi jatetxean bazkari bat zen saria.
Debegesako ongietorri.org blogean Korok bere txokorik gustukoenen inguruan egindako argazki erreportaje polita ezagutzeko aukera dago. Bestalde, antolatzaileek adierazi dutenez, “Ranking bat egiten saiatuta, gauzak zail xamarrak egon dira. Dominarik jaso ez arren, badira Debabarreneko hamaika txoko oso politak eta parte-hartzaileentzat esanahi berezia dutenak: Sallobente-Ermuaran, Debako hondartza, Kalamua, Sakoneta-Mendatagaina, Elorrixa, Santa Kurutz Ermita eta beste hainbat”.
Garapen Agentziako www.ongietorri.org blogean sartu eta proposamen guztiak ezagutzeko aukera izango duzue.