'Ilunabar Literarioa'ren saio berri bat eskainiko du Ekekeik eguenean

elgoibarren.net 2009ko mar. 23a, 14:42



Ekekei Antzerki Taldearen eskutik, idazle eskolako kideek, eta ikasle ohiek, irakurketa dramatiko eta poesia errezitala eskainiko dute Kultur Etxeko sotoan. Eguenean (martxoak 26) izango da Ilunabar Literarioa, 19:00etatik aurrera.



 Iñaki Odriozola elgoibartarrak idatzitako elkarrizketa bat irakurriz hasiko da saioa. Ondoren, poema eta sormenezko testuen irakurketak eginez jarraituko dute, eta bukatzeko, beste elkarrizketa deklamatu bat eskainiko dute idazle eskolako kideek, besteak beste, Alaitz Vives (Mendaro) Itziar Gomez Sarasola (Irun), Gorka Azkarate (Urretxu), Carmen Valois (Zarautz), Karmele Igartua (Aretxabaleta) eta Tere Irastortzak. 
 Honakoa ez da Ilunabar literarioen saioa bat gure herrian antolatu den estreinako aldia, aurrez ere egin izan dituzte-eta.